Herriko jaiei lotuta, ekintza asko antolatu dira aurrez ere

Avar eztandak igandean egindako erakustaldi saioa. /  A.Z.
Avar eztandak igandean egindako erakustaldi saioa. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Uztaileko astebukaera gehienetan herrian zer ikusi eta zertan denbora pasa badago. Izan ere, uztailean herriko jaiak ospatzen dira eta, horri lotuta, Udaletxeak ekintza dezente antolatu ditu herriko hainbat elkarterekin batera. Adibide modura, aurreko astebukaeran izandako txirrindularitza lasterketa eta Avar Eztanda elkarteak antolaturiko urrunetik gidatutako autoen erakustaldia ditugu.

Avar Eztanda elkarteak Ospas Gain futbol zelaian ospatzen ditu Estatu eta Euskadi mailako txapelketak, eta, oso ezaguna ez den kirol mota honek, askok pentsatzen duten baino jende gehiago mugitzen du eta, adibidez, aurreko ekainean Estatu txapelketako 3. froga ospatu zen Ospas Gainean. Bertan, 42 kirolarik hartu zuten parte eta hauek Euskal Herriko hainbat puntu desberdinetatik etorri ziren, bain,a baita ere, Kanariar Uharteetatik, Gaztela Leondik, Gaztela eta Mantxatik, Madrildik, Extremaduratik edo Alikantetik. Kirol mota honek geroz eta jarraitzaile gehiago ditu eta, jendearengana hurbiltzeko asmoz, urtean zehar erakustaldiak ospatzen dituzte. Aurreko igandean, Mendaroko Goñati pilotalekuan izan genituen eta datorren uztailak 23an Ermuan egingo dute beste bat.

 

Fotos

Vídeos