Herriarteko txapeldunen arteko finala jokatuko dute gaur zumaian

Eñaut Urreisti puntan dabilen zestalaria. /
Eñaut Urreisti puntan dabilen zestalaria.

Gaur bertan egingo zaie harrera Udaletxean gaueko 22:00etan

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Gauza jakina da Mutrikuko 'Danok Bat' eskolako zestalariek irabazi zutela Gipuzkoako Herriarteko txapelketa joan zen ekainaren 21ean. Ondorioz, Arabako txapeldunak diren Gasteiz eskolako bikoteen aurka jokatu zuten 2 eta 1 irabaziaz, eta joan zen igandean Bizkaiko txapeldunak diren Markina-Xemein eskolako bikoteen aurka jokatu zuten baita, hemen ere 2 eta 1 irabaziz. Beraz ligaxka horretatik, lehen biak dira sailkatu direnak gaur jokatuko den finalerako, hain zuzen Markina-Xemein eta Mutriku. Finala gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko da Zumaiako Aitzuri frontoian. Kadeteetan, Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxea Markinako Arakistain eta Luken izango dituzte aurrez aurre. Jubeniletan, Aratz Mendizabal eta Zuhaitz Arrillaga, Markinako Goitia eta Gorka 'Atain' izango dituzte arerio, eta azkenik seniorretan, Aitor Andonegi eta Mikel Manzisidor, Markinako Arbe eta Mandiola izango dituzte aurrean. Hiru partidak 30 tantotara jokatuko dira, eta galdu edo irabazi Mutrikura iritsitakoan harrera egingo zaie pilotariei Udaletxean, izan ere Gipuzkoako Txapelketa seigarren aldiz irabazia bai dute eta Euskal Herrikoa bada irabazten dutena berriz, hobe. 22:00etan izango da harrera.