Herriarteko pala txapelketa

Hiru puntistak Aratz txapelduna erdian dutela. /
Hiru puntistak Aratz txapelduna erdian dutela.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Danok Bat' pilota eskolakoek gaur hasten den palazko herriarteko txapelketan parte hartuko dute. hain zuzen, gaueko 21:00etatik aurrera Mutriku-Azkoitia partidak jokatu dira Miruaitz frontoian. Lau partidu izango dira jokatuko direnak; banaka eta binaka frontoi guztia hartuta eta banaka eta binaka zazpi koadroen barruan. Partida guztiak 20 tantotara jokatuko dira eta pilotariak berriz Xabi Garalde, Igor Elezgarai, Joxemari Manzisidor, Patxi Zubizarreta eta Olano izango dira besteak beste, hortik aterako dira partida bakoitza jokatuko dutenak. Zestaz ere herriartekoa hastear dago, eta bihar arratsaldeko 16:30etan, Zumaia-Mutriku jokatuko da Aitzuri frontoian. Kadeteetan, Eñaut Urreisti-Alain Basterretxea izango da bikotea; jubeniletan, Zuhaitz Arrillaga-Aratz Mendizabal eta nagusietan, Aitor Andonegi-Mikel Manzisidor. Bestalde, bihar baita baina Gasteizko Ogetan, 'Tobar' txapelketako finalak jokatuko dira eta bertan Oier Lizardi eta Markel Andonegi sartzea lortu dute. Baina zalantzarik gabe lorpenik handiena GRABNI txapelketan izan dute herritarrek, izan ere Xabi Garalde palan txapeldun izan baita Tolosako Hodei Arregirekin batera Gipuzkoa ordezkatuz. Zestan berriz Aratz Mendizabal eta Donostiako Bittor 30 eta 28 irabazi zieten Iparraldekoei, Zumaiako Agirre eta Mikel Manzisidorrek berriz 30 eta 24 galdu zuten Iparraldekoekin baita, eta azkenik Zuhaitz Arrillagak 25 eta 13 galdu zuen Markina-Xemeingo Alex Goitiaren aurka. Beraz bi txapeldun eta beste bi txapeldunorde.

Estropadak asteburuan

Mutrikuko bi trainerillak bi saio izango dituzte asteburuan; bihar larunbata arratsaldeko 17.00etan Donostian, eta igandean goizeko 11:00etan Zarautzen. Gogoratu sailkapenean, Mutriku A trainerilla 6. postuan dagoela, atzetik Zumaia A, San Pedro A eta Lapurdi dituztela.