Herria 'hutsik', abuztuaren erdialdean

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Denbora konturatu gabe igarotzen da eta jadanik abuztuaren erdialdean sartu gera. Atzoko jai egunak lanean dabiltzanei 'zubia' eskaintzen die eta ondorioz, opor bikainean bihurtzean du astebukaera luze hau.

Barnealdeko herrietan, behintzat gure herrian, aste hau urteko tristenetariko bat dela esan dezakegu, aste honetan, herriko jende asko kanpoan egoten baita. Abuztuko hilabete guztian asko igartzen da jendea herritik kanpo joan dela, baina aste hau da herrian, 'hutsunea' gehien igartzen den astea. Hala eta guztiz, ohiturak aldatuz doaz eta orain urte batzuk, familia asko hilabete guztirako joaten zen kanpora baina gaur egun jendea, asteka edo hamabosteka joaten da eta nahiz eta jendea falta dela igarri, jendea joan etorrian dabil eta askok pentsatzen duten baino jende gehiago dago herrian.

Dena dela, enparantza aldeak itxura ezberdina du egunotan, bertako komertzio, zerbitzu eta taberna batzuk itxi egin baittuzte beraien ateak eta egun guztian zehar oso jende gutxi ikusten da. Herriko beste auzo batzutan, Azpilgoeta eta Mendarozabalen batez ere, tabernariek eta dendariek ez dituzte ateak itxi eta herriko jende asko, auzo hauetan elkartzen da, goizez eta iluntze aldean batez ere eta herriari «bizi» piska bat ematen diote.