Herri programa eta lan taldea aurkeztu ditu EAJ-PNVk

Iñaki Arregi, alkategaia erdian, Egibar eta lan talde osoaren babespean./
Iñaki Arregi, alkategaia erdian, Egibar eta lan talde osoaren babespean.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Maiatzak 26an izango diren udal hauteskundeetarako lan taldea eta herri programa aurkeztu zuen Mendaroko EAJ-PNVk astearte arratsaldean.

Iñaki Arregi alkategaia datozten lau urteetarako Mendaron gustatuko litzaieken lanari buruz aritu zen, landuko zituzten esparruak eta helburuei buruz batez ere.

10 gai edo esparru nagusi lantzea nahiko lukete, Ongizatea, Kultura eta kirola, gaztedia, irisgarritasuna, herriko sarbidea, kaleen garbiketa, tokiko ekonomia, euskara, industria eta gobernuaren gardentasuna.

Iñaki Arregik bere lan talde osoarean babesa jaso zuen eta baita Joseba Egibarrena ere. Iñaki Arregik, lan taldea goraipatu zuen, talde lana ezinbestekotzat jo zuelarik.

Ekitaldira, alderdi politikoak eskualdean aurkeztu dituen alkategaiak hurbildu ziren eta Mendaroko herritarrak ere. Joseba Egibarrek Mendaroko EAJ-PNVri, babes osoa eskaintzeaz gain, Gipuzkoan aurrera eraman duten lanari buruz hitz egin zuen eta herri bakoitzeko lana, proiektu orokor baten zati bat adierazi zuen, zati bakoitzak bat egiten 'osotasuna' eraikitzen duelako.