'Handia', pelikula, aire libreko zine emanaldian

A. ZABALA MENDARO.

Gaur larunbata, Udalak aire libreko Zine emanaldia antolatu du. «Handia» filma arrakastatsua ikusteko aukera izango da Golati Pilotalekuan gaueko 22:00etan. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean,« Martin Gipuzkoako» bere etxera itzultzen da eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkitzen du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Pelikulak, benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat kontatzen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos