Borrar
Emakume raketisten erakusketak hainbat dokumentu bitxi ditu ikusgai.
Hainbat ekintza antolatu dira emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren inguruan

Hainbat ekintza antolatu dira emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren inguruan

Atzo ireki en raketisteei buruzko erakusketa Zabielen

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Martes, 21 de noviembre 2017, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hurrengo larunbatean ospatuko da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren inguruan hainbat ekintza antolatu dira elkarlanean, besteak beste Udala, Ema, Kale hezitzaileak, 'Zubixa Libre' kolektiboa, Zine Forum taldea, Emakume palistak, Emakume Raketisten taldea eta Danok Bat pilota elkarteak antolatuta. Lehen ekintza atzo burutu zen Zabielen, bertan 'Emakume Raketisten erakusketa' ireki baizen. Hainbat paneletan zehar modalitate honek izan zuen ospea jasotzen da oroimen historiakoari tokia eginik. Egin kontu Mutrikun raketak ere eraikitzen zirela, zesta puntakoak egiten diren bezalaxe. Panel horietako batean jasotako datuen arauera; 1.943. urtean, 100 lagun eskuz ari ziren, beste 100 erremontean, 200 palan, 275 zesta puntan, 725 raketistak ziren eta 50 beste modalitatea batzuk erabiltzen zituzten. Erakusketa ikusgai izango da astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta larunbata eta igandean, 12:00etatik 14:00etara. Aipatu gainera erakusketaren ardura Mutrikuko Arraun Taldekoak hartu dutela, era horretan klubarentzat sarrera ekonomikoa txiki bat izango dutelarik. Egitarauarekin jarraituz, gaur arratsaldez, Hezkide-tza tailerra eskainiko dute Kale hezi-tzaileak San Agustin kalean kokatua dagoen EMA gunean.

Mendi ibilaldi aparta

Eguraldia lagun oso interesgarria izan zen igandean, Burumendi Mendizale Taldeko helduek burutu zuten irtenaldia Nerbioi ibaiaren jaiotze puntura Urduñan, baina are eta interesgarriagoa gertatu zen umee-kin burutu zen irtenaldia Mutrikun bertan.

Gainera oraingoan Zumarragako Lasalle ikastetxeko guraso eta haurrekin batera burutu zuten irtenaldia, era horretan ibilaldia ezik, elkar ezagutzea, tokiko toponimia eta mendia berea ezagutaraziz. Arnoko bide zaharretik barrena egin zuten ibilbidea eta bereziki gurasoen inplikazioa azpimarratu behar da, beraiek gabe ezingo baitzen halako irteera arrakastatsurik antolatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios