Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako 37. Umeen Euskal jaiak bazterrak alaituko ditu

Dantzari gaztetxoak izango dira gaur protagonista handiak Mutrikun. /  GORRITIBEREA
Dantzari gaztetxoak izango dira gaur protagonista handiak Mutrikun. / GORRITIBEREA

'Joxe Mendizabal' taldearekin erromeria 17:00etan, Beheko plazan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Gure Ametsa' dantza taldeak antolatutako 37. Umeen Euskal Jaia ospatuko da gaur egun guztian zehar. Ohitura ekaineko bigarren igandean ospatzea izaten da, baina aurten hirugarrenera ekarri dute, eta horrek eta San Juan jaien atarian izateak, bi talderen partaidetza bakarrik ziurtatuko du; Mutrikuko 'Gure Ametsa' eta Zarauzko 'Jalgi' taldeak hain zuzen. Hala ere 100 dantzaritik gora izango du ekitaldiak, mutrikuarrak 80 dantzari izango bai dira eta zarauztarrak berriz 21. Goizeko 10.30etan bilduko dira dantzari guztiak Alboka ondoan; 11:30etan kalejira izango dute; 13:00etan dantzari guztiak beraien erakustaldia egingo dute Txurruka plazan, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da erromeria Beheko plazan 'Joxe Mendizabal' taldearekin. 'Gure Ametsa' dantza taldetik adin desberdinetako sei taldetxo aterako dira, horrez gain Mutrikuko Txistulari Taldea ere aterako da, ohiko bazkaria 'Lagun Artea' elkartean izango dute eta eguraldiak batere laguntzen badu giro ederra sortuko da herrian.

 

Fotos

Vídeos