Gurasoentzako bilera informatiboa Gaztelekuan

Ioana Uranga hezitzailea. /  A. ZABALA
Ioana Uranga hezitzailea. / A. ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Bihar, Gaztelekuan, arratsaldeko 18:30etan, gurasoentzat bilera informatibo bat izango da. Gaztelekura joaten diren gazteen familientzat zuzendurik dago baina batez ere, 2006. urtean jaitako gazteen gurasoentzat, izan ere, urte honetan jaiotakoak Gaztelekuko erabiltzaile bezala estreinatuko dira. Ioana Uranga Gaztelekuko hezitzaileak Gaztelekuaren inguruan egon daitezken zalantzak azalduko ditu, Gaztelekuan jarraitzen den dinamika zein den azalduko du, baita lortzen nahi diren helburuak zeintzuk diren, ordutegiak, arauak... Aurrera eraman nahi diren ekintza bereziak ere azalduko ditu.

Gaztelekua gazteentzat gune hezitzaile bat izatea nahi da eta horretarako ekintza desberdin asko antolatzen dira eta ekintza hauek, bai aisialdiarekin eta baita beste arlo hezitzaile batzukin elkar lantzen dira: bizikidetza, giza trebetasunaren garapena, kuadrilla desberdinen arteko harremanak, giza baloreak, herri ekimenak bultzatzea eta partehartzea garatzea.... besteak beste.

Diru laguntzak

2017-18 ikasturtean euskaltegietan ibili diren guztiek udaletxetik diru laguntzak jaso ahal izango dituzte. Diru laguntza hauen eskaria egiteko azken eguna larunbata izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos