Goizeko Izarra ikastolaren urteurreneko ospakizunei amaiera bikaina eman zieten

Urdinez jantzi zuten Mutriku larunbatean ikastolako ikaste, guraso eta irakasleek. / A. GORRITIBEREA
Urdinez jantzi zuten Mutriku larunbatean ikastolako ikaste, guraso eta irakasleek. / A. GORRITIBEREA

275 lagun bildu ziren bazkaltzeko pasa den larunbatean Miruaitz frontoain

ALBERTO GORRITIBEREAMUTRIKU.

Oraindik ekimenen bat gelditzen bada ere, Goizeko Izarra ikastolaren 50. urteurreneko ekintzarik nagusienak amaitu dira, eta ezer baino lehen zera aipatu behar da, mende erdi igaroagatik ere, irakasle zein gurasoen arteko loturak izugarrizko astindua eman diola zentroari, ahalik eta irakaskuntza hoberena lortu ahal izateko bertan diharduten 307 haurren heziketarako. Larunbatean, plaza erabat urdinez jantzita jarri zuten, erraldoi eta buruhandiak atera ziren txistulari banda osoaren laguntzaz, maila desberdinetako haurrek beraien koreografia landuak eskaini zituzten, bazkari herrikoia izan zuten baita 275 haur, guraso eta irakasle batu zirelarik bertan, zozketak ere burutuko zituzten eta egunari amaiera emateko 'Joxe Mendizabal' taldearekin erromeria izan zuten Beheko Plazan.

Zozketari dagokionez, Asier Illarramendi, Iñigo Martinez, Oier Sanjurjo eta Arnaitz Arbillaren kamisetak zenbaki hauentzat izan ziren; 0505, 0615, 0252 eta 1.359 eta ordezkoak berriz hauentzat; 1.033, 0564, 0531 eta 2.458 zenbakientzat. Kepa Arrizabalaga atezainaren esku larruen zenbaki saritua 2.073 izan zen eta ordezkoa berriz 0220; Maialen Naberan Alaves taldeko atezainaren pancka 1.150 zenbakiarentzat izan zen eta ordezkoa 1.477; Iraia Iparragirre Errealeko jokalariaren packa 1.278 zenbakiarentzat izan zen eta ordezkoa 0346, eta azkenik Oihana Kortazar kirolariaren kamisetaren irabazlea 0154 zenbakia izan zen eta ordezkoa 0641.