Giro polita, bigarren eskuko azokan

Gauza desberdin asko eskuratzeko aukera egon zen./
Gauza desberdin asko eskuratzeko aukera egon zen.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Pasa den domekan, herriko frontoian, bigarren azoka bat antolatu zen, eta bertan hainbat postu desberdin jarri ziren. Herriko jende partikularra, beste herrietatik etorritako jendea eta herriko elkarte batzuk izan ziren hainbat artikulu desberdin salgai jarri zituztenak.

Salmenta desberdinetan denetarik eros zitekeen, liburuak, diskoak, arropak, zapatak, jostailuak, bitxikeriak, etxerako tresnak... Baina arropak ziren postu gehienetan agertzen ziren portogonista nagusiak.

Giro polita sortu zen eta nahiko jende ibili zen postu inguruetan. Antolatzaileek esan digutenez, ohi den bezala, salmentak desberdinak izan ziren postu bakoi-tzean eta batzuk , beste batzuk baino pozago agertu ziren.

Erosleen aldetik, jendea pozik agertu zen, gangak erosteko aukera izan bait zituzten, 2 eta 1 euroren trukean, arropak eta bitxiak erosi ahal izan zutelako.

Aurreko urtean hasi ziren herrian, honelako merkatu mota antolatzen, baina urteko balorazioa egin ondoren, antolatzaileek urtean zehar bi merkatu antolatzearekin nahiko izango zela erabaki zuten. Beraz, hurrengoa urriak aldera izango omen da.

Merkatuan, Mandira studioak, birziklaketa tailerra eskeini zuen eta Kaleko antzerkiko kideek, ekologia eta natura zaindu beharraren premiaz, antzerki lan bat eskaini zuten.