Gipuzkoako txapeldunak alebinetan

Ekaitz Beitia eta Ekhi Lete zuriz partida hasierako aurkezpenean. /
Ekaitz Beitia eta Ekhi Lete zuriz partida hasierako aurkezpenean.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Giro berezia eta zestako partidu oso interesgarriak jokatu dira asteburu honetan Miruaitz frontoian. Alebinetan, Gipuzkoako txapeldunak dira Ekhi Lete eta Ekaitz Beitia, tolosarrei 25 eta 24 irabazi ondoren. 19 eta 24 galtzen joan ondoren, buelta emateko gai izan ziren irabazle bihurtzeko.

Infantiletan, 23 eta 30 galdu zuten Unax Zubizarreta eta Manex Ansola zumaiarren aurka. GRABNI txapelketaren barruan berriz, Aratz Mendizabal eta Donostiako Biktorrek osatutako bikotea 30 eta 14 irabazi zieten gasteiztarrei jubeniletan, eta horrenbestez finalean dira dagoeneko.

Bakarka Zuhaitz Arrillaga dagoen bezalaxe. 22 urte azpikoen artean, Mikel Manzisidor eta Eduardo Agirre zumaiarra sailkatuak dira baita, eta ikusteko dago seniorretan Aitor Andonegi eta Unai Alberro donostiarrak tokirik izango duten edo ez, eta hori larunbatean gasteiztarrei 30 eta 29 irabazi ondoren. Finalak maiatzaren lehen asteburuan jokatuko dira Hondarribian.