Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko jaialdia gaur Zabielen

Ane Labaka bertsotan Mutrikun. /
Ane Labaka bertsotan Mutrikun.

Arratsaldeko 17.00etan izango da eta takilak ordubete lehenago zabalduko dira

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Kultur ekimen faltarik ez da izango gaurkoan, bertsolariak eta musika kontzertu paregabeak izango bai ditugu. Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, Zabiel kultur etxeko ganbaran, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko jaialdia izango da. Bertsolariak hauek: Ane Labaka Mayoz, Gorka Maiz Alustiza, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Unai Izagirre Etxeberria eta Julen Zulaika Alkorta. Gai jartze lanetan Unai Belaustegi arituko da, eta ohi den bezala, epaimahaikoak, kamerak, bertso giro faltarik ez da izango. Gogoratu tokia txikia dela, beraz bete egingo da, baina sarrerak salgai ordubete lehenago jarriko dituzte antolatzaileek. Izen berri asko daude kantatuko dutenen artean, baina Mutrikun bederen Ane Labaka da ezagunena, besteak beste 'Plazatik Gaztetxera' txapelketetan ere parte hartutakoa baita. Bestalde, maiatzaren 31an, ostirala, 'Dantza' pelikula proiektatuko da, baina emanaldiak izango duen arrakastaren aurrerapen gisa, sarrerak salgai jarri dira dagoeneko 2 eurotan Turismo Bulegoan.