Gipuzkoa garaile zesta puntako Gravni txapelketan

Garaileak, eta beraien artean hiru mutrikuar. /  A.G.
Garaileak, eta beraien artean hiru mutrikuar. / A.G.

A. GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilotariek osatzen dute Gravni txapelketa, eta zesta puntako finalak joan zen igandean jokatu ziren Gasteizko Olabe frontoian. Jubeniletan, Gipuzkoa izan zen garaile, eta ordezkariak berriz Eduardo Agirre zumaiarra eta Aratz Mendizabal mutrikuarra. 35 eta 21 irabazi zieten Urko Lekerika gernikarra eta Danel Mandiola markinarrari.

22 urtetik beherakoen artean, Gipuzkoa izan zen garaile baita, eta ordezkariak berriz Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak. 35 eta 18 irabazi zieten Iparraldeko Iban Etcheberry eta Theo Laborderi. Senior mailan berriz Iparraldeko bikotea izan zen garaile Bizkaikoari 35 eta 25 irabazi ondoren.

Bestalde, larunbatean, palazko IX. Piker txapelketako finalak jokatu ziren Miruaitz frontoian, eta ez zen sorpresarako tarterik izan, izan ere Igor Elezgarai 'Txaparro' eta Ibon Barrios izan ziren garaileak Jon Mendizabal 'Goixerri' eta Joseba Elezgarai 'Txiki'ri bi setak irabazi ondoren. Hirugarren Joxemari Manzisidor eta Aitor Santiago sailkatu ziren, hauek ere bi setak irabazi bai zituzten Xabi Illarramendi eta Hodei Ituarteren aurka.

 

Fotos

Vídeos