Gaztelekuko ateak itxita uda sasoian

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Aste bukaera honetatik aurrera eta irailaren 6ra arte, Gaztelekuko ateak itxi egongo dira. Irailean berriro urteko programari ekingo diote eta irailarekin batera, aurten DBH1mailan sartzen diren gazteak, Gaztelekuko erabiltzaileak izateko aukera izango dute.

Aurreko astebukaeran, Aritzaleku kanpinera joan ziren eta ekintza horrekin, urteari itxiera eman zioten. Nahiz eta bero handia pasa eta oso nekatuta iritsi etxera, balorazio oso positiboa egin zuten.

Nerabeak dira Gaztelekuan ibilitzen diren gazteak eta adin eta kuadrilaren arabera Gaztelekuaren dinamika aldatu egiten da, gazteen nahi eta gustoetara moldatu beharra izaten bait da. Hezitzaileak, orain sartuko diren gazteak zubigazte zerbitzutik ezagutzen ditu eta badaki oso gazte dinamikakoak direla eta ondorioz, programan aldaketa batzuk egitea aurre ikusten du, hilbetero ekintza potente edo eta txangoren bat egitea besteak beste.

Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean herriko gazteak, herritik kanpora joan behar dira beste ikastetxe batean ikasteko eta orain arte herriarekin izan duten lotura «aldatzen» hasten da eta askok, kanpora begira hasten dira, herria txiki geratzen zaielarik.

Gaztelekuko arduradunek, herriko gazteak, herrian «bizitzea» eta «herri bizitza» egitea nahi dute eta sentimendu hori, ahalik eta gazte gehieni iristen saiatuko dira datorren kurtsoan ere.

Judith Goenaga

Gaur goizean zehar, Herriko Enparantzan xake partida ezberdinak jokatuko dira eta Azkoitiko Anaitasuna Kakute Taldeko xakelaria den Judith Goenaga 20 pertsonen aurka arituko da aldiberean.

Partidak, eguerdiko 12etan hasiko dira eta benetan, ikusteko moduko saioa izango da, izan ere inoiz ez da honelako ekintzarik herrian antolatu.