Gazte Egunarekin hasiko dira gaur Malen jaiak

Burumendi futbol taldekoak, jai giroan. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA
Burumendi futbol taldekoak, jai giroan. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

18:00etan jaien hasierako suziria eta 23:00etan danborrada, besteak beste

A. GORRITIBEREAMUTRIKU.

'Ahal danian, dana ematen da, eta ezin danian, ahal dena' leloa primerakoa da gaur hasiko diren Malen Jaietarako, izan ere igandean hasten direla medio, batzuk bihar jai, eta beste batzuk hiru egunetan lana izango bai dute eta okupazioak berdintzen ditu hemen 'ahal bideak'. 'Bizixo' Jai Batzordeak ostiraletik dihardu aurrekoekin eta gaur 'Gazte Eguna' izango dute egun osoz. 12:00etan, topaketia izango dute Gaztetxian; 12:30etan, 'Elektropapo' txaranga kalez kale; 14:30ean, Gazte Bazkaixa Merkatu Plazan; 18:00etan berriro ere elektrotxaranga; 20:00etan Danak Etxera, Elkartaun kalejira; 24:00etan txupinazoa txosnagunian eta omenduak berriz EMA kolektibokoak, jarraian urtetik urtera indartzen ari den 'Batukada Feminista' eta goizeko 1:00etatik aurrera, 'Zulo' eta 'Errietan' taldeen rock kontzertua. Egitarau ofizialen berriz, arratsaldeko 18:00etan izango da jaien hasierako itxaplero jaurtiketa eta ondoren aterako dira Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Txistularien Bandarekin batera. 19:30ean Hilarion Eslavaren Salbea abestuko du Parrokiko Abesbatzak Parrokian Eneko Lizardi zuzendari arituko delarik eta organoan berriz Eduardo Yurrita. 20:00etan Larrain Dantza herrikoia dantzatuko da Txurruka plazan. Gauez berriz 23:00etan Mandazketa' elkarteak antolatzen duen danborrada abiatuko da eta ondoren Oihan Vega buru delarik dantzarako tarterik ez da faltako Goiko Plazan.

Barco museo 'Mater'

Entre las numerosas actividades que se anuncian para el día de hoy destaca la segunda jornada de visita al Barco Museo 'Mater' que se encuentra amarrado en el muelle del Astillero dentro de la campaña 'Zero Zabor Uretan'. Entre las 11.00 y las 14.00 horas y las 17.00 y las 20.00 horas se realizarán las visitas guiadas gratuitas al barco con una duración de media hora. Además a las 11:00 se iniciarán las jornadas del EkoStand informativo a pie de puerto.

Temas

Jaiak