Gaurkoan, gabonetako parkea

Aspertzeko denborarik ez da izango parkean. /  A.Z.
Aspertzeko denborarik ez da izango parkean. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaurko egunean, Mendaroko haurrek non eta zertan pasa eguna badaukate. Udalak beste behin, gabonetako parkea antolatu du, eta bi egunetan zehar ospatuko da, bata gaurko egunean eta bigarrena datorren asteko ostiralean, urtarrilaren 4ean.

Sarrera dohainik izango da eta bi ordutegi izango ditu, bata goizez 11:00etatik 14:00ak arte eta bestea arratsaldez, 16:30e tik 19:30ak arte. Azken urteetan antolatzen den bezala, oraingo honetan ere Ikastolako patioan jarriko dituzte puzgarri, koltxoneta eta bestelako jokoak, bertara hurbiltzen diren guztiak ondo baino hobeto igarotzeko asmoz.

PIN-era txangoa

Gabon oporretan murgildurik gaudelako, atzoko egunean herriko gazteek Barakaldon jarrita dagoen gabon parkera txangoa egingo zuten, Bilboko PIN, bezala ezagu-tzen den parkera hain zuzen ere. Egun guztiko irteera hori Gaztelekuak antolatu zuen eta eta gaztelekuko erabiltzaileentzat zuzendurik izan zen. Urtero ospatzen den txango bat da, gazteek egiten duten eskaera bat delako.