Gaur bertso saio literarioa

Ezten Giro taldea bihar berriro ere Mutrikun arituko da./
Ezten Giro taldea bihar berriro ere Mutrikun arituko da.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Liburu Astearen baitan, gaur arratsaldeko 19:00etan, Bertso Saio Literarioa izango da Zabiel kultur etxean. Danele Sarriugarte idazlea eta Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariak zuzenean arituko dira eta saioa bukatu bezain laster, Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketako sari banaketa izango da. Bestalde, bihar larunbata, 'Goizeko Izarra' ikastolako ikasle ohien bazkaria izango da. Eguerdiko 13:00etan, Goiko plazan batuko dira argazkia erraldoia eta trikipoteoari hasiera emateko. Bazkaria 14:30etan izango da Miruaitz frontoian, eta 18:30etan, erromeria hasiko da Beheko plaza