Galbaixo erakargarriak

106 lagunek osatu zuten jubilatuen danborradan. /  ARGAZKIAK GORRITIBEREA
106 lagunek osatu zuten jubilatuen danborradan. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

Giro ona eta umorea nagusi festetan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gauza txikietan omen dago aberastasuna, esanahi hori berriro ere agerian gelditu zen atzo Mutrikun, Galbaixo eguna egun txikia bezain handia baita herritarrentzat eta baita urtetik urtera gehiago diren bisitarientzat. Ohi bezala, Galbaixoko ermitan ospatu ziren mezak, herri kirolak, txakolin dastaketak eta bereziki goitiberen jaitsierak erakarri zuen jnede gehien, baina ez dira ahaztu behar sokamuturra edo eta gaueko erromeria.

Gaur, txikiek izango dute protagonismoa; 11:00etan, kadete mailako Burumendi B-Ikasberri partida; 11:30etan erraldoi eta buruhandien konpartsa aterako da, 12:00etan pottokak eta zezen txikiak izango dira, 13:00etan Musika Bandaren kontzertua; 14:00etan, marmitako lehiaketako sari banaketa eta enkantea. 18:00etan 'Ibiri' abeltegiko zezenekin sokamuturra, 19:30ean gaztetxoentzako tailerra, 22:00etan, zesta puntutako torneoko finalak eta 23:00etatik aurrera Oier Mendizabal eta The Sinbusters DJak Beheko Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos