Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikastolako haurrek abesti saio bikaina eskaini zieten. A.Z.
Gabon oporrak martxan

Gabon oporrak martxan

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Sábado, 23 de diciembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzoko egunean herriko haur eta gazteek gabon oporrak hartu zituzten eta opor berezi hauek ospatzeko asmoz, hainbat gabon ospakizun antolatu zituzten astean zehar. Ostegunean, Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara bisitan etorri ziren eta Ikastolako haurrek, jaialdi beroa eskaini zieten biei. Mendarora etortzea asko gustatzen zaielako berriro bihar herrrian izango dira.

Ameikutz musika eskolak ere, datorren urterarte ateak itxi ditu eta ostegun arratsaldean, gabon ekitaldia eskeini zuten. Ordu eta erdiko saioan, gabon kanta eta hainbat instrumentu musikalez jositako kontziertua eskaini zutelarik.

Sun magoa

Hilaren 27an, asteazkena, Sun magoa Mendarora etorriko da eta bi saio desberdin eskainiko ditu. Badira egun dezente, aurrez sarrerak salgai jarri zituztela Morroskillo dendan eta udaletxean. Asteartea izango da sarrerak erosteko azken eguna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios