San Fermin hasiera ospatu zuten udalekuetako gaztetxoek

Atzoko eguna egun berezia izan zuten gaztetxoek, San Fermin festei hasiera eman bait zieten. /  AMAGOIA ZABALA
Atzoko eguna egun berezia izan zuten gaztetxoek, San Fermin festei hasiera eman bait zieten. / AMAGOIA ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aste honetako astelehenean hasi eta datorren uztailak 20ra arte, herriko 56 neska mutilek Udalak Elgoibarko Izarra elkartearekin batera antolatu duten Udal Udaleku irekietan ibiliko dira.

Hiru aste luzeetan zehar, egunero, goizeko 09:30etan hasita eguerdirarte, hainbat ekintza eta joko desberdin burutuko dituzte elkarbizitzako balore desberdinak landuko dituztelarik, elkarren arteko errespetoa, trebetasun sozialak, etab.

Atzoko eguna egun berezia izan zuten, San Fermin festei hasiera eman bait zieten. Horretarako, Udaletxetik jaien hasierako irakurketa egin zuten udalekuetan dabiltzan bi mutikok eta bertso desberdinak bota zituzten beste hainbatek, ondoren udaletxeko brigadakoek txapilua bota zuten eta enztierroari hasiera eman zioten. Bertan Mendaroko zezenak plazara atera ziren eta ziztu bizian Frontoira iritsi ziren, susto bat baino gehiago eman zietelarik korrikalariei.

Txirrindulari lasterketa

Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, XI. Jabier Ezenarro oroitzarrea txirrindulari lasterketa ospatuko da, junior mailan. Hasiera eta bukaera, herriko enparantzan izango dira. Lasterketaren iraupena bi ordutakoa gutxi gora behera izatea espero da, beraz 18:00ak aldera bukatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos