Borrar

«Ezezko borobila eman behar zaio biharko galdeketari»

Denon Herria ekimenak dio «auzo udal barrutiaren aldaketak aspaldi finkatutako antolaketa eta harreman gunea desitxuratzen» duela

A.S.

DEBA.

Sábado, 6 de abril 2019, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Debako Udalak biharko deitu duen galdeketaren harira, Denon Herria ekimenak «ezezko borobila ematea eskatzen die itziartarrei, aspaldiko antolaketa eta harreman gunea desitxuratu nahi duelako, hainbatetan bizilagunek erakutsitako borondatea aintzat hartu ez delako eta horrelako prozedura erabakigarri bat hauteskunde atarian eta korrika eta presaka egiteak gutxi ba-tzuen interes elektoralei besterik erantzuten ez diolako».

Denon Herria ekimenak plazaratutako komunikatuaren arabera, «Debako Udalak bultzatutako prozedura, ezinbestean beharko lukeen gogoeta eta hedapenik gabe egin da. Gainera herritarrak aldez aurretik informatu gabe, gutxieneko argibiderik eman gabe, bat batean eta denbora nahikorik gabe egin da galdeketaren deialdia. Lehendik datorren mamua izanik, txostenak muga eta zatiketa geografikoak irudikatzen ditu maparen gainean, berriro ere balizko lurralde azalera portzentaiekin eztabaida artifizialak piztuz, baina auzo udala ez da eredu territoriala. Zerbitzu eta eskuduntza batzuk kudeatzen ditu auzoetan, lehentasunezko zerbitzu eta ahalmenak Debako Udalaren, eta erakunde nagusien gain direnean».

Gainera erantsi dute «Arriola eta Egiako biztanleak auzo udal antolaketatik kanpo jarri nahi ditu aldaketa honek. Auzotarrek sinadura bidez argi erakutsi dute ordea zein den beraien borondatea. Gainera, horretarako erabiltzen den hazkunde urbanistikoaren prebentzioak ez du funtsik, izan ere hirigintza batzordea Debako Udalaren esku dago orain ere».

Itziarko Industria gunea da errepikatutako beste ikurra. «Baina industria gunea auzo udaletik atera-tzea erreklamatzeak ez du oinarririk» esaten dute Denon Herriak, Debako Udalarena delako Itziarko Industrialdearen konpetentzia, foru arauan jasotzen den bezala. Argiteria eta hondakin bilketa hartzen ditu soilik beregain Itziarko Auzo Udalak industria gunean.

Kontra bozkatzeko beste arrazoien artean, «auzo udal barrutiaren aldaketak, aspaldi finkatutako antolaketa eta harreman gunea desitxuratzen duela da, oinarririk ez duen beste delimitazio bat arbitrarioki ezartzeko. Hala nola elizbarrutia, osasun zentroaren eremua, hautes-barrutia, kode postalaren lotura, eta abar».

«Berrogeita hamar alegaziotik gora aurkeztu dituzte herritarrek, aldaketa txostenaren hainbat osagai zalantzan jarriz, baina denak bota ditu atzera Debako Udalak, eran-tzunik ere eman gabe, guztiek ere txostena bertan behera uztea eskatzen zutela argudiatuz» halaxe esan du Denon Herriak. «Foru arauak Itziarko Auzo Udalari aitortzen dion izaera juridiko propioa ahultzea ekarriko luke txosten berriaren proposamenak. 2014ko azaroan egindako galdeketaren emaitza argiak ez ditu aintzat hartzen txosten berriaren aurrekariek. %74ko parte hartzeaz, %95ak auzo udal honen alde egin zuten herritarrek». Kontuan hartu behar da gainera, «Itziarko Auzo Udalaren ordezkariekin partekatu gabe ezarri nahi izan direla apirilaren 7ko galdeketa honen baldintzak eta ezaugarriak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios