Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zeneko 124. urteurrena ospatuko da gaur Mutrikun

Joseba Azpiazu arituko da aurtengoan ere ikurriña mastan lotzen. /
Joseba Azpiazu arituko da aurtengoan ere ikurriña mastan lotzen.

Markel Olano ahaldun nagusiak hitzaldia emango du 13:00etan

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Franco hil zenetik betetzen den tradizioari urrats berri bat emango zaio gaur Mutrikun, izan ere gaur betetzen dira 124 urte Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zela, eta ondorioz efemeride horri gogor eusten diote Felix Azpiazu buru duen Uri Buru Batzarreko kideek. Ekitaldiak eguerdiko 12:30ean hasiko dira Konde kaleko 1ean kokatua dagoen Batzokiaren atarian. Ordu horretan ikurriña altxatzea burutuko da eta aurtengoan bi emakume arituko dira langintza horretan; Mari Karmen Ozkorta 'Kotxorro' eta Eugeni Sanmartin. Ondoren, komitiba guztia Zabiel kultur etxera joango da bertan Markel Olano ahaldun nagusiak eskainiko duelarik hitzaldia. 'Egungo egoera politikoa' izango du gai eta tarterik ere hartuko du zuzenki Mutrikuri dagozkion gaiak ere ikutzeko, izan ere aurreko urteetan Debako bideak ieman zuen hitz egiterik. Aurten hainbat gonbidatu Kalbaixo gainetik barrena etorri beharko dira, beraz Gipuzkoako txoko txiki hau ezagutzeko beste era hurbilago bat izango dute.