Euskaraldiak gure herrian euskararen erabilpenari bultzada bat emango dio

AINARA ZABALA MENDARO.

Euskal Herriko herri guztietan Euskaraldia, izeneko euskararen aldeko ekintzak abian jartzen ari dira eta Mendaro ez da salbuezpen bat.

Orain dela egun gutxi batzuk Euskaraldiaren aurkezpena egin zen eta bertan ekintza nagusia, zenbat egunetan zehar, noiz, eta nola izatea nahi den azaldu zuen Uema elkartetik etorritako arduradunak. 11 egunetan zehar Euskaraldia izango da eta bertan, Ahobizi, eta Belarriprest izeneko euskalgintza taldeak zer egin beharko duten berri eman zuen.

Euskaraldiaren helburu nagusia euskaldunek euskera gehiago erabiltzea eta tokian tokiko euskalgintza aktibatzea da.

Bileran Mendaroko euskararen erabilpenaren datu kezkagarriak aurkeztu ziren baita ere eta Mendaron, «zer egin» premia dagoela erakutsi zuten. Orain dela gutxi kale ikerketa egin da eta daten arabera euskeraren erabilpenak beherakada bide maldatsua hartu du .

Kalean erdiak baino gutxiagok hitz egiten dute euskeraz, %40ak hain zuzen eta jende nagusia da gehien erabiltzen duenak, %48ak. Gutxien, gazteak dira 15/24 urte bitartekoak, hauek %10 besterik ez dira euskara erabiltzen dutenak. Kezkatzekoa da baita ere txikienetan ematen ari den tenden-tzia, %44ak erabiltzen duelako bakarrik eta herriko ikastolan D eredua dugu. Helduen tartekoa ere ez da askoz hobeto ikusten, hauek %39an baitaude.

Egoera larri hau ikusitaeuskeraren erabilpena sustatzeko neurriak hartu behar dira eta inoiz baino behar handiagoa dago jendearen artean euskararen aldeko kontzientzia eta inplikazio lortzea. Azaroa eta abenduaren artea egingo den Euskaraldiak herriko euskararen egoera hobetzeko baliogarria izatea espero da.

Danborradako entsaioak

Herriko jaiak ate joka dabiltza eta iadanik hasi dira prestakuntza lanak. Bihar astelehena danborradalp entsaioak hasiko dira. Aurten toki aldaketetarekin dator, orain arte ikastolan egin baldin badira, aurten entsaioak frontoian izango dira astelehen eta asteazkenetan gaueko 21:00etan.

 

Fotos

Vídeos