Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maren Fernández. A. Z.
'Euskara ahoz aho kutsa dezagun', lelo irabazlea

'Euskara ahoz aho kutsa dezagun', lelo irabazlea

Lehiaketa honek 4 urte darama martxan, eta orain lehen sariaren esaldiarekin txapak egitea pentsatu dute

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Miércoles, 5 de diciembre 2018, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaletxeko euskara sailak eta Gaztelekuak azaroan zehar euskal leloen lehiaketa behinik behin abian jarri zuten eta aurkeztutako lelo guztien artean, bi izan dira irabazleak. Lehiaketa honek 4 urte darama martxan eta orain arte lehen leloa irabazlea Udalak etxez etxe banatzen zuen egutegi txikian idatzita agertzen zen, baina aurten egutegi hori ez banatzea erabaki dute. Beraz, lelo irabazleekin txapak egitea pentsatu da jendeak gainean eraman ahal izateko.

Aurtengo bi lelo irabazleak: 'Euskara ahoz aho kutsa dezagun' eta 'Gorputza eta bihotza euskararen ahotsa' izan dira. Lehen saria Aines Galarretarentzat izan da, eta bigarrena Maren Fernándezen- tzat. Bakoitzari sari modura 30 eta 20 euroko bonoak eman zaizkie herriko dendetan erabiltzeko asmoz.

Eskalada topaketa

Hilak 16an, Donostiako Pio Baroja kiroldegian Eskolarteko eskalada topaketa egingo da, eta bertan Gipuzkoako ikastetxe guztietako neska mutilak har dezakete parte, LH 1 eta LH6 bitarteko guztiak hain zuzen. Herriko Arno Guraso elkarteak ekintza honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu du, kirol minoritarioak ezagutu eta praktikatzeko aukera paregabe bat dela uste dutelako. Izen emateko azken eguna hilak 11, hurrengo asteartea, izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios