Euren eguna ospatuko dute gaur herriko gazteek

Herriko gazteak protagonista izango dira gaur. /  ZABALA
Herriko gazteak protagonista izango dira gaur. / ZABALA

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Gaur larunbata, herriko gazteek Gazte eguna ospatuko dute Gazte asanbladak antolaturik. Aurreko urtean hasi ziren eguna ospatzen eta balorazio oso positiboa egin zutenez, berriro errepikatzea nahi izan dute. Helburua, herriko gazteak bat egitea da eta eguna, herriko jai egun egitarauan finkatzea.

Egun osoan zehar ekintza ugari eukiko dituzte, 12:30ean poteoa egingo dute eta 13:30ean Sukalketa laneta hasiko dira, izan ere, kuadrila bakoitzak bazkaria prestatu beharko dute, makarraoiak izanik menu nagusia. Ondoren, 14:30ak aldera, bazkaria izango dute eta bazkalostean, jokoak bingo musikala etab izango dute. Arratsaldeko 19:30ean, herrira zabalduko dute ekintza, Debrass Band kalean ibiliko baita, festa giroa alaitzen. Gaueko 23:00etan, Gaztetxean kontziertoak izango dira, bi talde izanik joko dutenak, Guri 5 eta Belatz rock taldeak. Ondoren, goizeko 1:00ak aldera, DJ izango dira goizalderarte luzatuko dutelarik egun festa hau.