Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lehen mailako ikasle talde bat gustura baloiarekin jolasean. SALEGI
Eskola Kiroleko ikasle kopurua zerxobait igo da azken urteekin konparatuta

Eskola Kiroleko ikasle kopurua zerxobait igo da azken urteekin konparatuta

Mendaroko eskola kiroleko ikasleekin antolatzen diren lehiaketak hilabete honen amaieran hasiko dira

ANDER SALEGI

DEBA.

Domingo, 13 de octubre 2019, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak urtero bezala, urriaren hasieran eskola kirola egitasmoa abian jartzen du ume eta gazteek kirola egiteko intentzioarekin. Ideia honek urte asko daramatza herrian eta ikasturte bakoitzean ikasle askok parte hartzen dute ekimen honetan. Ekintza honi esker kirol eta joku ezberdinak ikasteko aukera dute Luzaroko ikasleek, eta aldi berean kirola egiten den bitartean euskara bultzatu eta lagunekin denbora paregabea igarotzeko aukera eskaintzen du ekintza honek.

Aurtengo Eskola Kiroleko ikasturtea urriaren 1ean hasi zen eta maiatzean amaitutzat emango da. Oraingoan 206 (azken urteetako kopurua pixkat igo da) ikaslek hartuko dute parte, denek Luzaro ikastetxean egiten dituzte ikasketak. Lehenengo mailan 29 gazte, bigarren mailan 43, hirugarren mailan 28, laugarren mailan 38, bosgarren mailan 33 eta seigarren mailan 35. Azken urtetan bezala, aurten Mendatako ikaslerik ez da egongo. Irakaslea iazkoa mantentzen da, Borja Malabe arituko da kirol anitzean. Hauetaz gain, beste pertsona batzuk lagunduko diete beste jarduerekin.

Urtean zehar egingo diren kirolak pasa den urteetan mantendutako gidoi berdina jarraituko dute benjamin eta alebin mailetan. Hiru kirol kolektibo landuko dira, saskibaloia, eskubaloia eta futbola, eta horietaz gain beste kirol batzuen ezaugarriak ikasiko dituzte umeek (badminton, errugbia, boleibola, ultimate (frisbee), herri kirolak etab.)

Teniseko klaseak (astearte eta asteazkenean) ere egongo dira maila eta adin guztietara (txiki-tenis, hastapena, hobekuntza, lehiaketa eta nagusiak) zuzenduta -inskripzioak eta informazio gehiago 615 583 962 telefonoan-, baina aurten, iaz bezala ez da sartuko eskola kirolako programan. Beste alde batetik, esku pilota astean behin eskainiko da, Itziarren ostegunetan eta Deban ostiraletan. Astearte eta ostegunetan eskola kiroletik kanpo umeek aukera dute Kung Fu pratikatzeko; oraingoz hamabi bat ume arituko dira. Hiru ordu laurden irauten dute klaseek. Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko harreran eskuratu daiteke.

Aerobica asteazken eta ostiraletan 16:15etik 17:00etara eskainiko da.

Eskola Kiroleko ekintzak udal kiroldegian egiten dira, beheko kantxa erabiltzen dute kirol desberdinak egiteko. Orain dela hiru urte nobedade gisa Itziarren eskola kiroleko klaseak ematen hasi ziren eta aurten mantendu egingo dira. Astearte eta asteazkenetan 16.30etik 17.30era izango dira klaseak; bertan 12-15 ikaslek primeran pasatzeko aukera izango dute kirolarekin.

Egitasmo honekin batera lehiaketak antolatzen dira. Aurten nobedade bezala Mutrikuk ez du parte hartuko urtero bezala. Debarrak Mendaroko eskola kiroleko ikasleekin lehiatuko dira kirol desberdinetan. Hilabete honen amaieran hasiko da txapelketa. Larunbatetan jokatzek dira partiduak. Ordutegiak, aurkariak etab. ikusteko gurasoek kiroleskoladeba.wordpress.com web bisitatu dezakete.

Memorial Mateos

El próximo 26 de octubre se disputará la séptima edición del memorial Manuel Mateos. La prueba se celebrará a las 18.00 y constará de una distancia de 9 kilómetros. Las inscripciones ya están en marcha en la web herrikorsa.com al precio de 11 euros.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios