Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Eskola kirola egitasmoa bihartik aurrera martxa da berriro ekimen berriekin

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 12 de enero 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabon jaiak igaro eta gero, berriro ere martxan da Eskola Kirola eta gainera kirol ekintza berriekin; saskibaloia eta zortziko futbola.

Bihar hasiko dira neurketak. Goizeko 9:15etan, alebin mutilen Arno Mutriku-Andutz partida jokatuko da Debako kiroldegian eta 10:30ean, Kalbaixo-Burumendi Mendaroko Ikastolako estalpean. Alebin nesken mailan, 10:30ean, Apain-Osio partida jokatuko da Mendaroko Ikastolan.

Mutrikuko kiroldegian, berriz, eskubaloiko partida hauek jokatuko dira biharkoan; 9:00etan, Kristozulo-Galdona eta Atxukale-Lastur; goizeko 10:00etan Arriola-Garaluz eta Elorrixa-Endoia eta goizeko 11:30ean, Arno-Artzabal. Partida hauek benjamin mutilen mailakoak izango dira.

Azkenik, goizeko 11:00etan, benjamin nesken mailan, Ormola-Olatz eta Sakoneta-Kanpazar partidak jokatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios