Borrar

Eskaladari buruzko hitzaldia Ihintza Elsenaar-en eskutik

Andutz Biltokian gaueko 21:00etatik aurrera izango da hitzaldia

ANDER SALEGI

DEBA.

Jueves, 16 de noviembre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Barruan giro' izenpean, 2017-2018ko udazken-negurako iragarritako kultur egitarauaren berri eman nahi dizu Itziarko Auzo Udalak. Urtean zeharreko egutegian azaroaren 1eko feriak seinalatu ohi duen inflexio-puntua igaro ondoren abiatu eta otsaileko Santa Ageda bezperara doan tartean kokatzen da ekitaldi zerrenda. Herritarren ekimen eta proposamen desberdinak tolestu da egitaraua elkarlanean, Itziarko Auzo udalaren babesean. Orain arteko joeran, elkarbizitza eta eskaintza kulturala sustatzea da helburua, gune desberdinetara iritsiz horretarako eta belaunaldi arteko interesei begiratuz. Ondarea, energiaren kontsumoa, umorea, mendizaletasuna, heziketa emozionala, Katalunia, dira besteak beste, jorratuko diren gaiak.

Hitzaldi batek hasiera emango dio gaur 21:00etan Andutz biltokian kultur egitarau honi. 'Huayhuash eskalada espedizioa'Peruko Puscanturpa (5.410m.) mendian, hamabi egunetan zehar bost lagunek irekitako bideari buruz hitz egingo du Ihintza Elsenaar lasturtarrak. Lasturko Arruan Haundi baserrian jaio zen Ihintza Elsenaar. Mendiz inguratuta hazi arren, alpinismoak eta eskaladak ez zuten erakarri 25 urte bete arte. Lagunekin eskalatzen hasi, eta batetik bestera ibili da, haitzean nahiz izotzetan eskalatzen: Piriniotan, Alpeetan, Marokon, Turkian, Nepalen, Perun... Club Alpin Français federazioaren EPAF Emakume Alpinisten Taldeko kidea da.

Puscanturpa (5410m) mendia, Huayhuash mendilerroaren hegoaldean. Bost lagun joan ziren, hiru neska eta bi mutil, pareta amaigabe hartan bide berri bat irekitzeko asmoarekin. Hamabi egunez gora eta behera ibili ondoren, Puscaj Pucutai bidea sortu zen, 'hodeien iruleak' bertako ketxua hizkuntzan, hortaz eta hainbat esperientzia gehiagoz hitz egingo du Ihintzak.

Mikroantzerkia bihar

Kultur Elkarteak Debako Udalaren laguntzarekin antzerki batzuk antolatu ditu Kulturren. Bihar 22:00etatik aurrera 'Berriz topatzean' eta 'Kitto nik utziko dut' antzerkiak ikusteko aukera egongo da. 'Berriz Topatzean' antzezlanean bi lagun zahar ustekabean berriz topatzen dira dentistatik irtetzean. Asko dute elkarri esateko eta are gehiago ezkutatzeko. Anparok 11 urte darama-tza azpilanean mendekua hartzeko. Amaia eta Nerea, Imanol Espinazo-k zuzendu eta Eduardo Viladés-ek idatzitako an-tzezlan honetako aktoresak dira.

Eduardo Viladés-ek bigarren saria jaso zuen testu honekin, 'El Sekadero'-k bere inauguraziorako antolatu zuen testu lehiaketan. Bertan estreinatu zuten 2015eko irailean. Euskarazko estreina Getxoko An-tzerki Arinean egin zuten 2016ko urrian. 'Kitto, nik utziko dut' Amagoia Lauzirikarentzat propio pentsatu eta idatzitako bakarrizketa da. 2013aren bukaeran sortzen hasten da bere 40. urtebetetzeko oparia izateko asmoz. Abiapuntua azken urtetan bizitzak eman dizkigun kolpetan dauka, hartzera bultzatzen gaituen erabaki latzetan, momentu baxuetan, zalantzetan, derrigorrezko erabakietan, emagalduena den ofizio honetan, Mamet-ek zioen bezala... ikuskizun xume bat egiteko asmotik sortzen da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios