Erramu igandea

Aurtengoan ez da haurren Gurutz Biderik izango Galbaixoko ermitara. /  GORRITIBEREA
Aurtengoan ez da haurren Gurutz Biderik izango Galbaixoko ermitara. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Aste Santuari gaurkoarekin emango zaio hasiera, hasteko gaur goizeko 11:00etan parrokian ospatuko den meza nagusian, Erramuen Bedeinkapena izango da eta horretarako erramu sorta parrokiaren atarian jarriko dute bakoitzak bere sortatxoa har dezan. Bestalde bihar astelehena, goizeko 11:00etan, katekesiko haurrek eta hauen monitoreek Gurutz Bidea burutuko dute, baina aurtengoan parrokia barruan egingo dute, ez dira aurreko urteetan bezala Galbaixoko baselizara joango. Guztien buru Txomin Zabaleta erretorea arituko da.

Irauli-Jauja Sagarmiña

Jauja-Sagarmiña eskubaloi taldeko infantil neskek partida izango dute gaur goizeko 12:15ean, Donostiako Pako Yoldi kiroldegian, Irauli taldearen aurka. Aurreko asteburuan etxean jokatu zuten, eta 10 eta 21 galdu Ordizia Enirio taldearen aurka, baina beraien bidea gogoz burutzen dihardute. Bestalde, kadete nesken taldeak atsedena du gaurkoan eta baita hurrengoan ere.