45 eragilek eramango dute Korrikako testigua Mutrikun burutuko dituen 7 kilometroetan

Ondarroa aldetik heldu eta Galbaixotik barrena joango da 21. Korrika. /  GORRITIBEREA
Ondarroa aldetik heldu eta Galbaixotik barrena joango da 21. Korrika. / GORRITIBEREA

Ostiralean goizeko 6:00etan sartuko da Katetxetik

GORRITIBEREA MUTRIKU.

1.903-1.909 kilometroak beteko ditu 'Korrika-21' ekitaldiak Mutrikun datorren ostiralean. Goizeko 6:00etan sartuko da Katetxetik, eta zazpi kilometroak burutu ondoren, Olabarrietako bihurgunean eskuratuko zaie testigua debarrei. Bizkaiko mugan testigua hartuko dutenak; Hitza, Mutriku Futbol Taldea, Gaztetxia, Musika Banda, Txantxangorri aisialdi taldea eta Sokatira taldea izango dira. Hurrengo kilometroa, Mutrikuko Rock Kolektiboa, Erraldoien konpartsa, Rugby taldea, Mutrikuko Natur Taldea, Berdeak eta EH Bildu izango dira. Hauek testigua EAJ-PNVko ordezkariei eskuratuko die, gero Udaleko ordezkariak etorriko dira, 'Goizeko Izarra' antzerki taldea, 'Gure Ametsa' dantza taldea, 'Errealaren Lagunak' peñakoak eta 'Athletic Mutrikuarrak' peñakoak osatuko dute hirugarren kilometroa. Hurrengoa, 'Txalaparta' kafetegia, 'Anaiarte' elkartea, 'Zabiel' eskulan taldea, 'Bertan' dendarien eta ostalarien elkartea, Presoen Aldeko mugimendua, 'San Migel' ikastetxeko gurasoak eta ikasleak osatuko dute. Hauek testigua 'Goizeko Izarra' ikastolako ikasleei eskuratuko diete, ondoren gurasoak, Institutuko gurasoak, ikasleak eta langileak eramango dute eta ondoren iritsiko dira 'Kardala' akuakultura zentroko ordezkariak eta 'Danok Bat' pilota eskola. Seigarren kilometroa berriz Bertso Eskolak, 'Atxukale' txirrindulari taldea, Mutrikuko Arraun Taldea, Mutrikuko Baserritarren Elkartea, Zine Forum taldea eta 'Sorginerreka' eskalada taldeak osatuko dute. Eta azkenik, 'Burumendi' mendizale elkartea, EMA, 'Arbe' hotela, Arte Eskola, 'Bai Txo' euskara elkartea, 'Kalaputxi' aldizkaria eta 'Tranpan Behera' inertzia taldeak osatuko dute.

Kilometroen mugak

Kilometroen seinaleak puntu hauetan daude kokatuak; Katetxe, Día eta Isasi Behekoa artean, Etxerre baserri parean, 'Txalaparta' aurrean, Entzus baserri parean, Maixa baserriko bidegurutzean, Galbaixo gainean eta azkenik Olabarrietako bihurgunean. 'Korrika Txikia' berriz, ostegunean arratsaldeko 15:30etan burutuko dute ikasleek eta ostiralean bertan hiru atzerritar euskaldunekin mahainguru interesgarria burutu da beteak beste.