Enpresa sorrera ikastaroa datorren astean egingo da

Doan izango da eta bost egunez egingo dira saioak arratsaldez; ostegunean hitzaldia izango da gaiaren inguruan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO MUTRIKU.

Hurrengo astean zehar gauzatuko da Debegesa eta Mutrikuko Udalaren artean aurrera daramaten 'Mutriku Ekinean' programaren barruan antolatu duten enpresa sorrera ikastaroa. Maiatzaren 6tik 10era bitartean eskainiko da ikastaroa egunez egun arratsaldeko 15:30etatik 19:30ak bitartean, Konde kaleko 18an kokatua dagoen ZuEkin aretoan. Ikastaroan denetatik landuko dute; sormen teknikak eta ariketak, sektore berrien inguruko informazioa, negozio ideia interesgarriak identifikatzea, negozio ideiaren bideragarritasuna lantzeko teknikak eta aurrera jo ezkero, baita banakako aholkularitza ere. Ikastaroa doan izango da, beraz interesa duen edonor apuntatu daiteke bertara, baina are eta gehiago; bost egunetako arratsaldeak libre izan ezkero, ikastarora hurbil daitezke, izan ere ideiak edonon sortzen bai dira, eta ikasitakoa berriz inoiz ez du soberan edukiko.

Informazio gehiago nahi duenak, berrikuntza@debegesa.eus zuzenbidera idatzi dezake edo eta 943-820 110 telefonora deitu.

Hitzaldia ostegunean

Ikastaroa animatze aldera, hurrengo ostegunean, maiatzaren 2an, Zabiel kultur etxean, arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte, 'Ekintzaile-tza; eta zergatik ez?' hitzaldia eskainiko dute Ainara García interneteko edukien sortzailea eta Aitziber Badiola Itxura aholkularia edo eta personal shopper denak.