Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Seigarren mailakoei agurra egin zieten. GORRITIBEREA
Elkartasun jaialdi solidarioa ikasturtea amaitzeko

Elkartasun jaialdi solidarioa ikasturtea amaitzeko

Samiel ikastetxeak kurtsoari agur esan dio hainbat ekitaldirekin

A. GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Jueves, 27 de junio 2019, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kirol ekimenez gain badira herrian iniziatiba solidarioak. Horietariko bat Samiel ikastetxeak burutzen duena da, izan ere Letizia Arrunategi mutrikuarrak Peruko Cumbibira zonaldean aurrera daraman proiektua laguntzeko, urte osoan zehar hainbat aktibitatea burutzendituzte, «errealitate ezberdinak ezagutuz, elkartasunean hezitzea». Eta hori lortzeko, ikasketa edukietan ezik, gabonetako jaialdian edo eta kurtso amaieran, zenbait zozketa burutzen dituzte.

Kurtsoa joan zen ostiralean amaitu zuten, eta egunean zehar eskulanak, aurpegi margoketa, uztai jokoak, mahai jolasak, erakusketa, azken urtekoei agurra eta zozketa izan zituzten, besteak beste.

Zozketan zenbaki hauek izan ziren sarituak: lehen sarirako ordenagailua zuten eta zenbaki saritua 1.904 izan da, ordezkoa berriz 2.373. Bigarren sarirako tableta zuten eta zenbaki saritua 1.246 izan da, eta ordezkoa 0430 zenbakia. Lehen zenbakia dituztenek bihar izango dute azken eguna sariak jasotzeko, eta bestela bigarren zenbakia dutenek jasoko dute saria. Premiorik garrantzitsuena ordea, burutzen duten ekimenean dago, Peru-ko lur haietan solidaritate ekimenean diharduen Letiziaren hitzak jasotzen dituztenean bereziki. Esan beharrik ez dago herri guztiak oso ondo erantzun duela ekimenarekiko, zozketako txartel guztiak agortu bai zituzten.

Joseba Tapia Gaztetxean

Palestinako Shatila kanpamenduan egoera oso gogorrean sortutako 'Basket Beats Borders' saskibaloi taldekoak Europan zehar izango ditugu aurtengo udaran, baita Euskal Herrian ere, eta bidaia eta egonaldiak berdintze aldera, hainbat kontzertu solidario gauzatzen ari dira. Horietariko bat, gaur ostegunez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera egingo da Mutrikuko Gaztetxian, eta Joseba Tapia trikitilaria izango da bertan.

Sarrera 3 euro kostatuko da, eta jasotzen den guztia aipatutako ekimenera bideratuko dute. Trikiti musika ez ezik, solidaritatearekin ere bat egin nahi dutenek, aukera polita dute gaur arratsaldean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios