Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Elgoibar

'Zure seme-alaba ikasketetan galduta ikusten duzu?' hitzaldia, ostiralean

Jabi Leon

elgoibar.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:55

Izana Talentua bide proiektuak eta Dislegi Debabarrena dislexia elkarteak elkarlanean antolatuta, 'Zure seme-alaba ikasketetan galduta ikusten duzu? Ezagutu bere talentua eta lagundu bere bidean' izeneko hitzaldia izango da datorren ostiralean (18:00etan) Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.

Guraso, irakasle eta hezitzaile guztien partaidetzari irekita, hilaren 23ko hitzaldi hori Izana Talentua bide proiektuko kide diren Egoitz Atxaga eta Aitor Abaroa adituen eskutik burutuko da.

Dislegi Debabarrena elkartetik azaldu dutenez, Atxagak eta Abaroak «gazteen 'geniotipoa' zein den ezagutzen laguntzen dute, hau da, bakoitza zertan den ona, zein diren bere indarguneak, abileziak... ikusten laguntzen dute».

'Geniotipoa' ezagutzearen garrantzia oso handia omen da, batez ere, «etorkizun hurbilean edo ez hain hurbilean norbere ikasketa eta lan mundurako saltoa nola bideratu eta prestatzen laguntzeko».

Elgoibarren prestatutako hitzaldiaren antolatzaileek herriko gurasoak eta irakasleak animatu nahi dituzte Aita Agirre kulturgunera bertaratzera. Izan ere, bertan, «gurasoek seme-alaben eta beraien talentua eta gaitasunak zeintzuk diren ezagutu ahal izango dituzte».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zure seme-alaba ikasketetan galduta ikusten duzu?' hitzaldia, ostiralean