Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Elgoibar

'Zumalakarregi eta euskal errepublika' izeneko hitzaldia antolatu dute hilaren 27rako

J.L.

elgoibar.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:58

Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, Jose Mari Esparza idazle, editore eta kultur eragile nafarraren hitzaldia izango da datorren ostegunean (19.00etan) Aita Agirre kultur guneko areto nagusian.

Hitzaldia 'Zumalakarregi eta euskal errepublika' izenburupean burutuko da eta bertan Jose Mari Esparzak 'Zumalacárregui y la República de los Pirineos' liburua aurkeztuko du.

Elgoibarko Izarratik jakinarazi dutenez, «liburu honetan egileak uko egiten dio euskaldunen karlistaldietako parte hartzea dema dinastiko batean erregegai baten ala bestearen alde egitea izan zelako tesiari. Aitzitik, motibazio nagusia foruak eta berauek eskaintzen zieten burujabetza defendatzea izan zela azpimarratzen du».

Hori ez ezik, lan honetan Jose Mari Esparzak «errepublika independente bat sortzea ere aukeren artean egon zela aldarrikatzen du, makina bat bisitari eta behatzaileren lekukotzak biltzen dituelarik».

Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte hilaren 27ko hitzaldira gerturatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zumalakarregi eta euskal errepublika' izeneko hitzaldia antolatu dute hilaren 27rako