Elgoibar
Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera izango da 30eanSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera izango da 30eanJabi Leon
elgoibar.
Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:54
Hilaren 9an zuhaitz landaketa batekin abiatu ondoren, Morkaiko mendizale elkarteak, Atxutxiamaika aisialdi taldeak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak Udalaren eta hainbat herritarren laguntzarekin 2025erako antolatu duten 'Gure natura ezagutzen' egitasmoak martxoaren 30ean izango du jarraipena; Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko egingo den irteera batekin.
Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzera animatzen diren herritarrek «goizean, marearteko fauna ezagutuko dute, Algorri interpretazio zentroko adituen eskutik. Arratsaldean, berriz, Ibabe Urzelai eta Kizkitza Agirre elgoibartarrek inguruko geologia ezagutzeko azalpenak emango dizkiete».
Irteera honetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena https://labur.eus/GNE25 loturaren bitartez. Izena ematen dutenentzako hitzordua 10:15ean izango da tren geltokian (18:00etako trenean itzuliko dira).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.