Borrar
Ikuskizunaren kartela. DV
Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak 'Nortasun agiria' bakarrizketa aurkeztuko du bere herrian

Elgoibar

Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak 'Nortasun agiria' bakarrizketa aurkeztuko du bere herrian

Jabi Leon

Elgoibar

Sábado, 26 de abril 2025

Zuhaitz Gurrutxaga futbol jokalari-ohi, aurkezle, antzezle eta umoregile elgoibartarrak 'Nortasun agiria' bere bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du maiatzaren 30ean (19:00etan) Elgoibarko Herriko Antzokian.

Bere aurreko bakarrizketetan bezala, oraingo honetan ere, Zuhaitz egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da, eta besteak beste, honako gai hauetaz arituko da: bikote erlazio bat hausteak sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez.

'Nortasun agiria' ikuskizunak 80 minutuko iraupena du eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Sarrerak maiatzaren 3tik aurrera eskuratu ahal izango dira, https://herrikoantzokia.eus web gunearen bitartez. Era berean, Herriko Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira larunbatero (18:15etik 20:45era). Prezioa 10 eurokoa da (3 euro Gazte-txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorako herritarrentzat).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak 'Nortasun agiria' bakarrizketa aurkeztuko du bere herrian