Borrar
IMH CAMPUS

Elgoibar

Unibertsitatera sartzeko probak estreinakoz egin dira Elgoibarren

Viernes, 6 de junio 2025, 19:58

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola Euskal Herriko Unibertsitatera atxikituta dagoenez, aurten, estreinako aldiz, EHUren Unibertsitatera sartzeko probak Elgoibarren egin dira, konkretuki, IMH Campuseko Asmaola Eraikinean. Makina Erremintaren institututik jakinarazi dutenez, aste honetan Mutriku, Oñati eta Eibarko 130 ikaslek egin dituzte azterketak, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako lau ikasgelatan, hain zuzen ere. Ikasleek positiboki baloratu dute azterketak Elgoibarren egitea, «gela txikiak eta gune lasaia» topatu dituztelako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Unibertsitatera sartzeko probak estreinakoz egin dira Elgoibarren

Unibertsitatera sartzeko probak estreinakoz egin dira Elgoibarren