Udalaren errokonozimendua herriko klubei '2019 Kirolaren Europako Hiri' sariaren harira

Elkarlana. Elgoibarko Udaleko ordezkariak herriko kirolen elkarteko kideekin udaletxeko pleno aretoan./
Elkarlana. Elgoibarko Udaleko ordezkariak herriko kirolen elkarteko kideekin udaletxeko pleno aretoan.

A. Z. ELGOIBAR.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatea, Gorka Garaizabal, Kirol zinegotzia, Iosu Arraiz, Hirigintzako zinegotzia, eta Ramon Mugica, Udal Kirol Patronatuko zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin elkartu ziren Elgoibarko Udaleko pleno aretoan '2019ko Kirolaren Europako Hiri' sarirako Elgoibarko hautagaitza dela eta. Bileraren helburua, nagusiki, urte askotan zehar, herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lanak hautagaitza honetan izan duen garrantzia azaltzea izan da.

Kirolaren Europako Hiri saria Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak urtero ematen duen saria da eta beste batzuen artean, kirolaren balio unibertsalak udalerrietan sustatzea du helburu. ACES-Europek, hilaren erdian emango du ezagu- tzera bere erabakia eta sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselasen, Europar Parlamentuaren egoitzan. ACES-Europeko kideak orain aste batzuk izan ziren Elgoibarren eta, joan aurretik adierazi zutenez, bisitan jaso zuten inpresioa oso ona izan zen.

 

Fotos

Vídeos