Elgoibar
Udalak 210.000 euroko laguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteariJabi Leon
elgoibar.
Sábado, 17 de mayo 2025, 20:24
Maialen Gurrutxagak, Elgoibarko alkateak, eta Amaia Sastrek, Elgoibarko Izarra elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2025eko lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honentan. Eurekin batera Aitor Iriondo, Euskara eta Gazteria eta Hezkuntza arloetako zinegotzi arduraduna, eta Imanol Larrañaga, elkarteko teknikaria, izan dira.
Maialen Gurrutxaga alkateak adierazi duenez, «Udalak 210.000 euroko dirulaguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteari, betiere, 2025ean zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko».
Aurreko urteetan bezala, dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da: Euskara sailetik 130.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Gazteria eta Hezkuntza sailetik, berriz, 80.000 euro.
Diruz lagundutako ekintzak
Aurtengo hitzarmenaren baitan, Udalak hainbat ekimen diruz lagunduko ditu.
Hala, Barren aldizkarirako eta barren.eus atarirako 62.500 euro jasoko ditu elkarteak, Familia transmisioko ekintzetarako, Berbazulo saioetarako eta Tertuliak ekimenerako 31.000 euro, Euskararekiko sentsibilizazioa-erabilera sustatzeko 35.000 euro, Eguberrietako Bertso jaialdirako 1.500 euro, Oporraldiak egitasmorako 30.000 euroko, Familia programarako 19.000 euro, Jolasaren asterako 7.000 euro, Gaba Beltza antolatzeko 8.500 euro, Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarako 7.500 euro, eta Haur eta gurasoen artean euskara sustatzeko 8.000 euro.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.