
Elgoibar
Txalo konpainiaren 'Artea' komedia, ostiralean Herriko AntzokianSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Txalo konpainiaren 'Artea' komedia, ostiralean Herriko AntzokianJabi Leon
elgoibar.
Martes, 8 de abril 2025
Elgoibartarrek Txalo konpainiaren 'Artea' antzezlan dibertigarriarekin gozatzeko aukera izango dute ostiralean (19:00etan) Herriko Antzokian.
Txalo antzerki taldeak ekoitzitako eta Begoña Bilbaok zuzendutako 'Artea' komedia Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktore ezagunen partaide-tzarekin etorriko da Elgoibarrera.
Antzezlanak 80 minutuko iraupena du, eta bertaratzeko interesa duten guztiek dagoeneko eros ditzakete sarrerak herriko antzokian webgunearen bitartez (aurrez agortzen ez badira Herriko Antzokiko leihatilan jarriko dira salgai, emanaldia hasi aurretik). Sarreren prezio orokorra 10 eurokoa da, baina 65 urtetik gorakoentzat eta Gazte Txartela dutenentzat 3 eurokoa izango da.
'Artea' antzezlana Yasmine Reza egilearen 'Art' obran oinarrituta dago. Antzezlana 1998an estreinatu zen. Ordutik 35 hizkuntzetara itzulia izan da eta mundu osoko antzokietan ikusi ahal izan da.
Edonola ere, 'Artea' hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari. Hirugarren laguna, Ibon, da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten saiatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.