Borrar
Elgoibarko hainbat neska eta emakume trikitilari, Trinitate jaietako kalejira batean. J. LEON
Trikitia edo panderoa jotzen duten eta jo duten emakumeen bila dabiltza, martxoaren 11n izango den ekitaldi baterako

Elgoibar

Trikitia edo panderoa jotzen duten eta jo duten emakumeen bila dabiltza, martxoaren 11n izango den ekitaldi baterako

Jabi Leon

elgoibar.

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:30

Udalak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Elgoibarko Izarra elkarteak, Ongarri zine-klubak eta Badihardugu elkarteak trikitia edo panderoa jotzen duten eta beste garai batean jo izan duten herriko emakumeak topatu nahi dituzte.

Aipatutako eragileek ondorengo mezua zabaldu zuten atzo: «emakumea bazara, Elgoibarkoa izan edo bertan bizi bazara, trikitia edo panderoa ikasten jardundakoa bazara, bietako bat jotzen baduzu, eta ekimen feminista euskaltzale batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin».

Egindako deialdia datorren martxoaren 11n herrian egingo diren bi ekintzei lotuta dago.

Izan ere, egun horretan trikitia eta panderoa jotzen duten herriko emakumeekin kalejira izango da (18:30ean hasita) Kalegoen plazatik Herriko Antzokira.

Behin kultur aretora ailegatzerakoan, bildutako musikariek 'Gure Mauriziak!' jaiarekin disfrutatu ahalko dute, nahi duten herritarrekin batera.

Edonola ere, ekimen honetan parte hartu nahi duten emakume trikitilari eta paderojole guztiek martxoaren 7a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako elgoibarmusika@gmail.com helbidera idatzi edo 628 92 90 55 telefono zenbakira dei egin daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trikitia edo panderoa jotzen duten eta jo duten emakumeen bila dabiltza, martxoaren 11n izango den ekitaldi baterako