Borrar
'Hasperen' ikuskizunean parte hartuko duten antzezle batzuk. TAUPADA

Elgoibar

Taupada taldeak larunbatean estreinatuko du 'Hasperen' bere azken antzezlana erdiguneko leku ezberdinetan

Jabi Leon

elgoibar.

Martes, 24 de junio 2025, 21:10

Taupada antzerki taldearen 'Hasperen' izeneko bere azken ikuskizuna aurkeztuko du datorren larunbatean herritarren aurrean.

Oraingoan Edurne Lasak zuzendutako konpainiak Elgoibarko erdiguneko kaleetan zehar estreinatuko du bere azken obra.

Hasteko, Maalako parkean ikusi ahalko da (19:00etan) eta horren ondoren San Frantzisko kaleko iturriaren ondoan (19:30ean) eta San Bartolome parrokiaren aurrean (20:00etan).

'Hasperen' ikuskizunean ondorengo aktoreek hartuko dute parte: Nerea Cuende, Edu Ayesta, Gorane Ayesta, Ruben Markina, Eire Markina, Ibai Leon, Maria Azpeleta, Elorri Katarain, Rosa Mata, Teresa Arakistain, Joxemari Larrañaga eta Edurne. Beti bezala, teknikari lanak Joxemari Larrañagak berak egingo ditu.

Obraren nondik norakoak

Taupadak larunbatean Elgoibarren estreinatuko duten kaleko ikuskizunak «borrokaz eta erresilientziaz, desira zapuztuez eta oreka-bilaketa nekatuezinez lotutako istorioak azalerazten ditu».

Era berean, 'Hasperen' obrak «ikuslea gonbidatzen du begien bistakotik haratago begiratzera, mugatzen gaituzten oztopoak aitortzera eta gure gizarteko enpatia falta zalantzan jartzera». Azken batean, «bizitzari eta naturarekiko errespetuari egindako omenaldia» da; «bestearekiko harremanean gizatasuna berreskuratzeko deia».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Taupada taldeak larunbatean estreinatuko du 'Hasperen' bere azken antzezlana erdiguneko leku ezberdinetan

Taupada taldeak larunbatean estreinatuko du 'Hasperen' bere azken antzezlana erdiguneko leku ezberdinetan