Borrar

Elgoibar

Soka salto bideo lehiaketa antolatu du Kilometroak jaia prestatzen ari den batzordeak

Jabi Leon

elgoibar.

Jueves, 10 de abril 2025, 20:10

Elgoibarrek Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jaia hartuko du 2025eko urriaren 5ean. Euskarara salto egiteko babesa eta gonbidapena izan nahi duten sokekin osatuta dago Kilometroak25 ekimenaren irudi berria. Festaren leloa, nola ez, ildo beretik doa: 'Salto-saltoka' izango da.

Hori dela eta, Kilometroak jaia prestatzen ari den batzordeak ekimen bitxia antolatu du festa berotzen jarraitzeko: Soka-salto bideo lehiaketa.

Sariketa honetan parte hartu nahi dutenek egin beharrekoa hauxe da: euskarazko kantu bat aukeratu, grabatu soka-saltoa bideoan eta Instagramen partekatu Kilometroak kontua aipatuta edo bidali bideoa komunikazioa2025@kilometroak.ikastola.eus helbidera. Maiatzaren 4a da bideoak bidaltzeko azken eguna.

Kilometroetako Ikasle Batzordeak aukeratuko du sariketaren irabazlea, originaltasuna baloratuta, eta maiatzaren 31n emango dute saridunaren berri Ikastolaren Eguneko bazkariaren ostean.

Irabazleak Kilometroetako material sorta jasoko du saritzat. Azaldu dutenez, bakarka, binaka, familian... nahi bezala grabatu daitezke bideoak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Soka salto bideo lehiaketa antolatu du Kilometroak jaia prestatzen ari den batzordeak