Elgoibar
Sexilioari buruzko 'Xerka' hitzaldia eta argazki erakusketa igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Sexilioari buruzko 'Xerka' hitzaldia eta argazki erakusketa igandeanEl Diario Vasco
elgoibar.
Viernes, 6 de junio 2025, 19:58
Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek 'Xerka' hitzaldia emango dute Elgoibarren igande honetan, goizeko 12:30ean, Aita Agirre kulturgunean. Solasaldiaren ondoren, datorren ostiralera arte, argazki-erakusketa ikusgai egongo da Aita Agirre kulturgunean.
Hitzaldian, hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost pertsona disidenteren nortasunak eta bizi- esperientziak ezagutaraziko dituzte. Ekimenak, hain zuzen, helburu du mezu positibo bat transmititzea: euskal landa-eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitzea, euskaraz. Izan ere, sexilioa deitzen zaio sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta jasandako zapalkuntzarengatik euren familia eta gizarte-ingurunetik hiriguneetara ihes egiten duten LGTBI pertsonen migrazio behartuari.
'Xerka' Martxel Larrazak 2023an ondutako fotokazetaritza proiektua da. Paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz eta hainbat teknika eta estilo fotografiko baliatuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatzen dute argazkiek, gatazkatsua bezain harmoniatsua izan daitekeen harremanaren inguruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.