
Elgoibar
Sendabelarrekin ukenduak egiteko haurrentzako tailerra izango da biharko hileko azken larunbateko nekazal azokanSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Sendabelarrekin ukenduak egiteko haurrentzako tailerra izango da biharko hileko azken larunbateko nekazal azokanJabi Leon
elgoibar.
Jueves, 24 de abril 2025, 20:45
Elgoibarrek Debemen elkarteak Udalaren laguntzarekin hileko azken larunbatean antolatzen duen nekazaritza eta abeltzaintza feriaren edizio berri bat hartuko du bihar.
Bertako baserritarrek ekoizturiko produktuen kontsumoa bultzatzeko 'Baserrikoa' ekimenaren barnean antolatuta, feriaren egitaraua 9:00etan abiatuko da, Kalebarren plazan ipiniko diren postuen irekierarekin.
Oraingoan, plaza horretara bertaratzen direnek Lizundiatxabola eta Basartesoroeta (Basueta) baserrietako produktuak erosi ahalko dituzte eta, era berean, Lizagasar-eko sagar produktuak, Zortziko eztia eta Elgoibarko Artalde artisau elkarteko kideek eskuz egindako artikuluak.
Ohikoa denez, larunbat honetako ferian ez dira haurrentzako tailerrak faltan izango. Biharkoan haur eta gaztetxoek sendabelarrekin ukenduak egiten ikasteko aukera izango dute.
Debemen elkartetik jakinarazi dutenez, umeentzako tailerrak 11:30ean hasiko dira eta Elgoibarko Izarra elkarteko aisialdi taldeko hezitzaileen eskutik egingo dira.
Apirileko feriako txosna Elgoibarko Lagun Taldeko kideek kudeatuko dute. Txosna 11:00etan irekiko da eta bertan «Basatxerriko 100-120 kilo inguruko txerriaren pintxoak, txorixo pintxoak eta salda» dastatu ahalko da.
Feria eguna osatzeko, ganadu erakusketa egingo da, eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.