Borrar

Elgoibar

Sargoaten auzolanean aritzeko irteera izango da 7an, Natura ezagutzen egitasmoaren baitan

J. L.

elgoibar.

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:20

Morkaiko mendizale elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Atxutxiamaika aisialdi taldeak Udalarekin elkarlanean antolatzen duten Natura ezagutzen egitasmoak hilaren 7an izango du jarraipena, Sargoateko eremuan auzolanean aritzeko irteera batekin.

Irteera berri honetan nahi duten guztiek har dezakete parte eta interesa dutenek https://labur.eus/GNE25 loturaren bitartez eman dezakete izena.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, «09:30ean elkartuko gara Mintxetako aparkalekuan Sargoatera joateko. Hara ailegatzerakoan bertan dagoen urmaela hesituko dugu, Lizagasarren egindako saguzarren habiak eta intsektuen hotelak jarriko ditugu, eta narrastientzako espazioak sortuko ditugu».

Norberak bere jana eraman beharko du (iturria dago bertan).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sargoaten auzolanean aritzeko irteera izango da 7an, Natura ezagutzen egitasmoaren baitan