Elgoibar
Saguzar habiak eta intsektuen 'hotela' tailerra egingo dute igandean LizagasarrenSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Saguzar habiak eta intsektuen 'hotela' tailerra egingo dute igandean LizagasarrenJabi Leon
elgoibar.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:19
Morkaiko mendizale elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarra elkartearen Atxutxiamaika aisialdi taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duten 'Gure Natura ezagutzen' egitasmoak datorren igandean izango du jarraipena, ekintza berri batekin.
Oraingoan, herriko familiek saguzar habiak eta intsektuen 'hotela' egiteko tailer batean parte hartzeko aukera izango dute. Egitasmoa Lizagasar sagartokian egingo dute, bertako arduraduna den Asier Lizarralderen laguntzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldi honetan parte hartzera animatzen diren guztientzako mokadutxoa izango da Lizagasarren. Gainera, «bertan egingo den tailerrean sortutako elementuak Sargoaten jarriko ditugu, auzolanean, ekainaren 1ean».
'Gure Natura ezagutzen' egitasmoaren baitan iganderako antolatutako tailerrean parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Interneteko ondorengo loturan: https://labur.eus/GNE25.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte saguzar habiak eta intsektuen 'hotela' egiteko tailer honetan parte hartzera. Era berean, gogorarazten dute plazak mugatuak direla.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.