Borrar

Elgoibar

Ordenantza fiskalak hobetzeko egin duen proposamena aurkeztu du Bilduk

J.LEON

elgoibar.

Larunbata, 27 iraila 2025, 20:19

Comenta

Elgoibarko Udalba-tzarrak 2026rako ordenantza fiskalak bozkatuko ditu astearteko Osoko bilkuran. Hori dela eta, EH Bilduk ezagutzera eman du ordenantzak hobetzeko egin duen proposamena. Hau hiru printzipiotan oinarritzen da: «zerbitzu publikoak indartzeko eta hobetzeko beharrean; progresibitatean sakontzeko beharrean; eta zergek eta tasek zergaren oinarria islatzeko duten beharrean».

Edonola ere, 2026rako EH Bilduren Ordenantza Fiskalen proposamena ondorengoa da: «Udal Ordenantzetan genero ikuspegia txertatzea»; hondakinak kudeatzeko politikan «taula bat definitzea, pertsona eta familia-unitateen diru sarreren arabera hobariak ezar-tzeko; eta Hondakinen Mahaia martxan jartzea»; kirol instalakuntzetan «%30eko hobaria ezartzea, gutxiengo errentatik behera daudenentzat eta gutxiengo pentsioa baino errenta txikiagoa dutenentzat»; etxebizitza politikan «OHZn %100eko errekargua ezartzea Etxebizita Eskubideari buruzko Legeak ezarritako epeetan eta justifikatu gabeko arrazoiengatik modu iraunkorrean hutsik dauden higiezinei»; terrazen ordenantzan «ordaindu beharreko tasa, erabilitako lurzoru publikoaren azaleraren arabera kalkulatzen jarraitzea»; garraio publikoan «Mugi sistemak ezartzen dituen hobariak Herribusaren beste erabiltzaile batzuei zabaltzea, Herribusaren tarifa orokorra 0,50 eurora jaistea; eta Auzo-Taxi zerbi-tzua Sigma, Altzola, Erretsundi eta San Antolingo bizilagunei zabaltzea, 65 urtetik gorakoentzat edo %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzat».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ordenantza fiskalak hobetzeko egin duen proposamena aurkeztu du Bilduk