Elgoibar
Nerabeen gurasoak trebatzeko formakuntza saioa izango da datorren asteazkeneanJ. L.
elgoibar.
Jueves, 13 de marzo 2025, 20:15
Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Sailak 'Treba Gurasoak' egitasmoaren saio berri bat antolatu dute datorren asteazkenerako herrian.
Hilaren 19rako prestatutako saioa 'Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko' izenburupean burutuko da; 17:30ean eta Kultur Etxeko hi-tzaldi gelan.
Udaletik jakinarazi dutenez, 'Treba Gurasoak' programaren saio hau euskeraz eskainiko da eta hizlari lanetan nerabeen hezkuntzan aditua den Miren Ros arituko da. Ekitaldia, bereziki, nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Partaidetza doanekoa da eta bertaratzeko interesatuek saioa iragartzeko kaleratutako QR kodea eskaneatuz edo labur.eus/GURASOENTZAT Interneteko loturaren bitartez eman dezakete izena.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.